Skip to main content

Santageda: lurra esnatu dugu!!! >

Irudia
-

 

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz:
atetik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
bainan eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna.
Etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua eguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Kalerik kale abesten gabiltz
Santa Ageda aipatzen
guk daukagun borondateaz
ohiturak ez dira galtzen.
Ikastolatik irtenak gera
koplatxo batzuk kantatzen
zuen arreta beste gauzarik
hemen ez degu eskatzen.

Pasaia-Lezo lizeotikan
kantura etorri gera
nahi dugulako sendo ta bizi
ibili dadin euskara.
Hitz egitea da hortarako 
gelditzen zaigun aukera
eta ziur lortuko dugula
saiatuz denok batera.

Iup!!!

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu