Skip to main content

Trapujalerekin dantza egiteko gonbidapena

Irudia
-

Inauteriak gertu ditugu eta, urtero bezala, ikastolatik herriko ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, kasu honetan, Lezoko Trapujale taldeko kideekin. Izan ere, Trapujale Taldearen proposamenaren berri eman nahi dizuegu: ostegunzurin Tapujale plazara jaistean haur eta gazte guztiek harekin dantzatzea.
 

Hori egin ahal izateko, ostegunzurin dantzatzen den dantza ikastera gonbidatu nahi zaituztegu, elkarrekin gozatzeko eta giro ederra sortzeko helburuarekin. Hemen duzue dantza ikasteko bideoa, etxean lasai ikusi eta entseatzeko aukera izan dezazuen.

Horrez gain, inauterien aurreko azken larunbateko entseguan parte hartzera gonbidatzen zaituzegu. Otsailaren 7an izango da, arratsaldeko 16:00etan, Lezo Herri Eskolako patioan.
 

Inauteriak bizi-bizi ospatzeko, gu guztion parte-hartzea oso garrantzitsua da, herriko inauteriei indarra emateko aukera ederra.
 

Bestalde, igandeubelek ere badu dantza propioa, zirikuak herrira jeisten direneko zortzikoa. 

Abestia ikasi nahi baduzue, hemen duzue:

Mila esker aldez aurretik, eta animatu parte hartzera!

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.