Skip to main content

Sexu heziketa saioak seigarren mailako ikasle eta gurasoentzako

Irudia
-

Aurten ere, Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkartea gure ikastolan izan da, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin lanketa berezia egiteko.

Irune eta Marian adituak ikastolara etorri dira, eta sexualitatearen inguruko saioak eskaini dizkiete ikasleei. Topaketa hauetan, ikasleek kezka eta zalantzak partekatzeko aukera izan dute, eta gaiaren inguruan hausnarketa partekatua egin dute, giro seguruan eta konfiantzaz.

Azken urteetan egin dugun bezala, egitasmoaren amaierako saioa familiei ere eskaini zaie. Helburua da ikasleek azaleratutako gai eta kezken berri ematea, eta hezkuntza etxeetatik eta ikastetxetik elkarlanean lantzeko bidea indartzea.

Izan ere, uste dugu sexualitatearen eta hezkidetzaren lanketa komunitate osoaren ardura dela, eta familia eta ikastolaren arteko elkarlana funtsezkoa dela haur eta gazteen garapen osasuntsurako.

Azken albisteak

Lizeo Eguna ospatzeko guztia prestatzen ari gara; gure komunitatea elkartzeko, elkarrekin gozatzeko eta elkarrekin bizitzeko egun berezia iza
Aurten ere, DBH1eko ikasleak Txikipedia elikatzeko saioetan murgilduta dabiltza,