Skip to main content

Txikipedia elikatzen, pentsamendua pizten

Irudia
-

Aurten ere, DBH1eko ikasleak Txikipedia elikatzeko saioetan murgilduta dabiltza, Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldeko Igor Elortzaren laguntzaz eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen babesarekin.

Saioen lehenengo zatian, ikasleek Wikipedia zer den eta nola funtzionatzen duen ezagutu dute. Ondoren, lanketa sakonago bati heldu diote: emakumeek sareetan duten presentzia aztertu dute, existitzen den arrakala digitala agerian utziz. Era berean, hizkuntzen presentzia digitala ikertu dute, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta euskaraz zenbat hiztun dauden aztertuz, eta euskarak sarean duen presentzia hiztun kopuruarekiko proportzionala ote den hausnartuz.

Hausnarketa eta analisi lan horren ondoren, ikasleek urrats praktikoa emango dute: Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak proposatutako zerrendatik abiatuta, emakumeen profilak landu eta Txikipedian artikulu berriak sortuko dituzte. Helburua argia da: emakumeen presentzia digitalaren arrakalari aurre egiten jarraitzea, ezagutza euskaraz sortuz eta partekatuz.

Azken albisteak

DBH3ko ikasleek, Musikariak Ikastetxean programaren baitan,
kastolako urmaelean urte osoan izaten da bizia, baina udaberriarekin batera piztu egiten da eta kolorez betetzen da ingurua.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.