Skip to main content

Ilustrazioaren sekretuak Joseviskyren eskutik

Irudia
-

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek solasaldi berezia egin dute Joseba Larratxe “Josevisky” ilustratzailearekin Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Ikasleak Argixorgin liburua irakurtzen ari dira, Esti Vivancok idatzia eta Joseviskyk ilustratua, eta izugarrizko pribilegioa izan da marrazkilaria bertatik bertara ezagutzea.

Solasaldian zehar, Argixorgin lanaren atzean dauden xehetasunak ezagutzeaz gain, ilustratzailearen lanbidearen inguruko hainbat sekretu partekatu ditu: sormen prozesua, ideiak nola sortzen diren eta marrazki bakoitzaren atzean dagoen lana.

Ekimen hau Euskal Idazleen Elkarteak eta Bokale Pasaiako Euskara Batzordeak sustatu dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin

Azken albisteak

Bi urteko geletan egiten dugun ekimen polit bat aurkeztu nahi dizuegu: “Tartetxo bat gurekin”.
Atzegiko lagunek, adimen desgaitasuna duten pertsonen familia elkartea, Lizeorako bidea ederki ezagutzen dute.