Skip to main content

Lezo kalez kale ezagutzen

Irudia
-

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Lezo ezagutzen aritu dira, Erronkan lantzen ari diren gaia aitzakia hartuta. Kalez kale ibili dira herriko gune eta eraikin esanguratsuak bisitatzen: liburutegia, kiroldegia, musika eskola, baratzak… eta baita udaletxea ere.

Udaletxean Mikel Arruti alkatearekin eta Miren Ormazabal zinegotziarekin elkartzeko aukera izan dute. Pleno aretoan zeudela, Elias Salaberria margolari ospetsuaren koadro bat ikusi dute, eta balkoira ere atera dira herria beste ikuspegi batetik ezagutzeko.

Bisita borobiltzeko, Tomas Garbizu musikagile ezagunaren izena daraman musika eskola ere gertutik ezagutu dute.

Esperientzia aberasgarria izan da, herria hobeto ezagutzeko, ingurunearekin loturak sendotzeko eta komunitatearen parte sentitzeko. 

Primeran ibili dira!

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu