Skip to main content

“Tartetxo bat gurekin” San Pedroko ikastolan

Irudia
-

San Pedroko ikastolan, bi urteko gelan, “Tartetxo bat gurekin” ekimenak lekua izan du, familiek gelako eguneroko dinamika bertatik bertara ezagutzeko eta parte hartzeko aukera izan dezaten.

Saio hauetan gurasoek ekimen desberdinak proposatzen eta partekatzen dituzte ikasleekin, eta une bereziak sortzen dira. Oraingoan, guraso batek puxikekin forma desberdinak sortu zituen —dortokak, txakurrak edo ezpatak—, eta beste batek ipuin bat irakurri ondoren marrazkiak egiten aritu ziren elkarrekin.

Halako ekimenek ikastolaren eta familien arteko loturak sendotzen dituzte, eta txikiek ilusioz eta jakin-minez bizi dituzte partekatutako momentu horiek.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu