Skip to main content

Vaperren inguruko sentsibilizazio saioak ikasleekin

Irudia
-

Aste honetan vaperren edo zigarro elektronikoen inguruko sentsibilizazio saioak egin ditugu Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin eta DBHko lehenengo ziklokoekin.

Saioak Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko adituek gidatu dituzte, gelaz gela zigarro elektronikoek sor ditzaketen kalteak azaltzen.

Askotan produktu horiek kalterik gabeko alternatiba gisa aurkezten diren arren, errealitatea bestelakoa da: nikotina dute, menpekotasuna sortzen dute eta gazteen osasunean kalteak eragin ditzakete. Gainera, erretzeko ohitura goiztiarra normalizatzeko arriskua ere badute.

Horregatik, garrantzitsua da familiek seme-alabei vaperrik ez erostea, ez baitira jostailuak eta osasunerako kaltegarriak baitira.

Eskerrik beroenak Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko kideei, gure ikasleen artean gai honen inguruko kontzientzia pizten laguntzeagatik.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu