Skip to main content

Xoxolurren naturaz gozatzen

Irudia
-

Lezoko lau urteko ikasleak Xoxolurrera irteera egin dute, Jaizkibel magalean dagoen paraje natural eder batera.

Xoxolur basoaren erdian dagoen zabaldi bat da, erdi-erdian errekatxo eder bat duena, eta gainera ikastolatik oso gertu dago. Eguraldia lagun, ikasleak bustitzeko zapatilak jantzita joan dira, prest eta gogotsu naturan jolasteko.

Errekan jolasean, uraren hotsa entzunez eta barreak partekatuz igaro dute eguna, naturak eskaintzen duen jolastoki paregabean.

Halako irteerek ingurunea ezagutzeko, autonomia lantzeko eta naturaz gozatzeko aukera ematen dute, ikaskuntza esperientziatik eta emozioetatik eraikiz.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu