LEHEN HEZKUNTZAKO 4., 5. ETA 6. MAILETAKO EBALUAZIO TXOSTENAK ULERTZEKO HAINBAT AZALPEN
ESKALA: Arloen balorazioa orokorra zein funtsezko konpetentzien garapen maila adierazteko, 4 mailatako eskala erabiltzen dugu: apala, oinarrizkoa, egokia eta bikaina dira. MAILA APALAK adierazten digu ikasleak ez duela lorpen maila nahikoa izan ebaluatutako alderdi horretan. BESTE HIRUren bidez, OINARRIZKO MAILA, EGOKIA eta BIKAINA, adierazten da ikasleak lorpen positiboa izan duela noranzko gorakorra kontuan hartuta.
ARLOAREN XEDEA: Arlo horretan hiruhilekoan zehar ikasleak landu duen konpetentzia zehatza da.
EZAGUTZEN ESKURATZEA (barra urdina): Xedean adierazitako konpetentzia lortzeko hainbat jakintzagai landu ditugu, eta horien ezagutza maila barra urdinean adierazten da. Ezagutza horiek aplikatzeko ariketak ere baditugu. Ariketa horietan ikaslea egoera erreal baten aurrean jartzen da, egoera horri aurre egiteko landutako ezagutzak erabili beharko ditu, orduan izango baita gaitua. Ikaslea zenbateraino gai den adierazten EGOERARI AURRE EGITEA izena duen barra arrosan.
Azkenik, ELKARREKINTZA ETA NORBERA IZATEA, hau da, barra laranjan ikasleak dituen jarrerak baloratzen dira: norberarekiko, besteekiko, gela barruan eta kanpoan, bakarkako zein taldeko lanetan, arduretan…
Arloaren balorazio orokorra, goian ikusten dena, hiru azpi-balorazioetatik ateratzen da.
ARLOKO KONPETENTZIA ESPEZIFIKOEN LORPEN MAILA / NIVEL DE LOGRO DE LAS COMPETENCIAS ESPECIFICAS DEL ÁREA
Horretaz aparte, arlo bakoitzaren azpian arloko konpetentzia espezifikoak ditugu. Arlo bakoitzak bereak ditu, 4 eta 10 artean, eta hiruhileko bakoitzean batzuk lantzen dira, boletinean agertzen direnak hain zuzen. Hauek ere, hiruhilekoan zehar egin ditugun jarduera ebaluagarrietatik hornitzen dira. Jarduera bakoitza konpetentzia bat edo gehiagotara joaten da, EKI proiektuaren araberako ehunekotan.
FUNTSEZKO KONPETENTZIAK
Arlo guztiek eta hauen konpetentzia espezifikoek, boletinaren bukaera aldean dauden FUNTSEZKO KONPETENTZIAK elikatzen dituzte.
Hauek ikasle guztiek etapa amaieran bereganatu behar dituzten oinarrizko gaitasunak dira.
- Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia: Era egokian komunikatzen jakitea.
- Kopetentzia eleaniztuna:Hizkuntza bat baino gehaio maila desberdinetan erabiltzea.
- Matematikarako kopetetzia eta zientzia teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia. Mundua ulertzeko eta arazoak ebazteko metodo zientifikoa erabiltzea.
- Konpetentzia digitala: Teknologia modu seguru eta kritikoan erabiltzea.
- Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa: Norbere burua ezagutzea eta etengabe ikasten jarraitzeko jarrera izatea.
- Herritartasunerako konpetentzia: Herritar aktibo, arduratsu eta kritiko bihurtzea.
- Ekintzailetza konpetentzia:Sormena eta ekimena erabiliaz ekintza burutzeko ahalmena izatea.
- Kontzientzia eta adierazpide kulturalerako konpetentzia: Arlo kulturak eta artistikoak duen garrantzia ulertzea, balioesteai eta sormenez parte hartzea.
Azkenik azken orrialdean, arloetako emaitzen laburpena, tutorearen oharrak eta asistentzia agertzen dira.
Hezkuntza sailak 2020an onartutako LOMLOE hezkuntza legean oinarrituta daude boletin hauek. Informazio gehiago hurrengo esteketan aurkitu dezakezue:
- Arloetako konpetentzia espezifiko eta funtsezko konpetentzien laburpen dokumentua
- LOMLOE hezkuntza legea