LEHEN HEZKUNTZAKO 1., 2. ETA 3. MAILETAKO EBALUAZIO TXOSTENAK ULERTZEKO HAINBAT AZALPEN
Dakizuen moduan azkeneko urte hauetan konpetentzietan hezten ari gara eta orain horren inguruko azalpen txiki bat doakizue. Ziurrenik "konpetentziak" hitza behin eta berriz entzungo zenuten. Baina, zer esan nahi du horrek zehazki? Labur esanda, helburua ez da soilik ikasleek edukiak memorizatzea, baizik eta ikasten duten hori bizitza errealeko egoeretan erabiltzen jakitea. Konpetentzia da eskaera sinple edo konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena.
Ikasleek hiru gauza uztartu beharko dituzte:
- Jakitea (Ezagutza): Teoria, datuak, kontzeptuak.
- Egiten jakitea (Trebetasuna): Praktikan jartzea, tresnak erabiltzea, sortzea.
- Izaten jakitea (Jarrera): Gogoa izatea, arduratsua izatea, taldean lan egitea eta errespetua izatea.
ARLOAK
Informearen hasieran arlo bakoitzeko informazioa aurkituko duzu.
- Hasteko, arloko balorazio orokorra ageri da. Ondorengo eskala kontutan hartuta azalduko da:
- MAILA APALAK ikasleak lorpen nahikoa ez duela lortu adierazten digu.
- Beste hiru mailek: OINARRIZKOA, EGOKIA eta BIKAINA, ikasleak lorpen positiboa izan duela adierazten dute noranzko gorakorra kontuan hartuta.
- Ondoren arlo bakoitzak konpetentzia espezifikoak ditu eta eskala berarekin baloratuta izango dira.
Konpetentzia Espezifikoak:
Arlo bakoitzari (Matematika, Euskara, Arte Hezkuntza, Gorputz hezkunza...) lotutako gaitasunak dira. Funtsezko konpetentziak "orokorrak" diren bitartean, espezifikoak arlo bakoitzaren bidez lantzen direnak dira.
Eduki teorikoak eta bizitza errealeko erronkak lotzeko balio dute. Adibidez ingurunearen Ezagutzan, konpetentzia espezifiko bat izan daiteke "proiektu baten bidez inguruko ekosistema bat nola zaindu daitekeen proposatzea".
Konpetentzia espezifiko bakoitza ebaluaketa-irizpide konkretuen bitartez definitzen da, jardueretan, ezagutzan nahiz produktuetan oinarritutakoak izan daitezkeenak, konpetentzia espezifiko horien izaeraren arabera.
Laburbilduz, lehen, garrantzitsuena zen "zer dakien" haurrak (teoria); orain, garrantzitsuena da "zer egiteko gai den" dakien horrekin (praktika).
FUNTSEZKO KONPETENTZIAK
Arloen informazioaren ondoren, funtsezko konpetentziak ageri dira. Hauek dira ikasle guztiek etapa amaieran (DBH amaitzean) bereganatu behar dituzten oinarrizko gaitasunak.
- Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia: Era egokian komunikatzen jakitea.
- Kopetentzia eleaniztuna:Hizkuntza bat baino gehaio maila desberdinetan erabiltzea.
- Matematikarako konpetetzia eta zientzia teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia. Mundua ulertzeko eta arazoak ebazteko metodo zientifikoa erabiltzea.
- Konpetentzia digitala: Teknologia modu seguru eta kritikoan erabiltzea.
- Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa: Norbere burua ezagutzea eta etengabe ikasten jarraitzeko jarrera izatea.
- Herritartasunerako konpetentzeia: Herritar aktibo, arduratsu eta kritiko bihurtzea.
- Ekintzailetza konpetentzia:Sormena eta ekimena erabiliaz ekintza burutzeko ahalmena izatea.
- Kontzientzia eta adierazpide kulturalerako konpetentzia: Arlo kulturak eta artistikoak duen garrantzia ulertzea, balioesteai eta sormenez parte hartzea.
Azkenik azken orrialdean, arloetako emaitzen laburpena, tutorearen oharrak eta asistentzia agertzen dira.