Skip to main content

Batxilergoko ikasleak Lezoko “trabajadoreen” barrakoietan

Irudia
-

Batxilergoko 2. mailako ikasleek Frankismoa lantzen ari dira Historian, eta gai horri lotuta Lezoko “trabajadoreen” barrakoietara bisita gidatua egin zuten martxoaren 2an.

Bisitan, Lezoko Etxetxo elkarteko kideek egin zizkieten gidari lanak, eta ikasleek garaiko testuingurua, presoen bizi baldintzak eta inguruko historiaren pasarte garrantzitsuak ezagutzeko aukera izan zuten.

Bisita amaitu ondoren, ikasleak oinez itzuli ziren Lizeora Jaizkibeldik barna, goiza ikaskuntza eta esperientziaz osatuz.

Ikasgelan lantzen diren edukiak errealitatearekin lotzeko aukera baliotsua izan zen irteera hau.

Azken albisteak

Egungo testuinguru soziolinguistikoan, familia da gure seme-alaben euskalduntze-prozesuaren bihotzetako bat.
Oporrak ate joka ditugun honetan, Ikastolen Elkarteak ARITUZ bertsio berritua aurkeztu du, familiei eta lagunarteei euskaraz aritzeko baliabid