Skip to main content

LH1eko ikasleak Lesoinuren emanaldian

Irudia
-

LH1eko ikasleak Lesoinuk eskainitako emanaldi batean izan dira Gezala Auditorioan, eta bertan instrumentu desberdinak ezagutzeko eta entzuteko aukera izan dute.

Lesoinu, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak antolatzen duen Aste Pedagogiko Kulturala da, eta urtero musikaz gozatzeko eta musika gertutik bizitzeko aukera eskaintzen du.

Emanaldia amaitu ondoren, Xanti Espinak, Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariak, oroigarri bat eman dio ikastolari, Lizeoak Lesoinurekin duen lotura eskertuz. Keinu polit horrek agerian utzi du ikastolaren eta herriko kultur eragileen arteko harreman estua.

Musikaz gozatzeko eta lotura horiek indartzeko aukera ederra izan da gaurkoa.

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.