Skip to main content

Batxilergoko ikasleek soziolinguistika jardunaldia antolatu dute

Irudia
-

Batxilergoko 1. mailako ikasleek soziolinguistika arloko ikerketa lana burutu dute, metodo zientifikoan oinarrituta. Hamahiru esparrutan euskararen erabileraren azterketa egin, hipotesiak garatu, datuak bildu eta ondorioak interpretatu dituzte. Ondorio horien arabera, esku-hartzeak egin dituzte ikerketa eremuetan, euskararen erabilera sustatzeko.

Asteartean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, ikasleek egindakoaren berri eman zuten Soziolinguistika Jardunaldi irekian, bertan ikasle, irakasle, guraso, herritar eta Udaletako eta hainbat erakundeetako ordezkariak egon ziren. Hamahiru lan aurkeztu zituzten eta oholtza nagusian aurkezpen labur bana egin zuten, eta ondoren alboko aretoan azalpenak eman zizkieten nahi zuten guztiei, galderak egiteko tartearekin.

Aztertutako eta esku-hartutako guneetako euskararen erabileran eragin positiboa izan dute ikasleek, batez ere aisia eta jolas arloko esparruetan. Hala ere, kontziente dira eragin hori iraunkorra izan dadin gehiago egiteko aukera dagoela, eta horretarako beharrezkoak direla borondatea eta konpromisoa.

👉 Irakurri Oarsoaldeko Hitzaren webguneak argitaratu duen kronika

 

Azken albisteak

Gaur goizean, Lehen Hezkuntzako 5.
LH1eko ikasleak Lesoinuk eskainitako emanaldi batean izan dira Gezala Auditorioan, eta bertan inst