Skip to main content

LH5eko ikasleak Pasaiako Udaleko Zerbitzuetan

Irudia
-

Gaur goizean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Pasaiako Udaleko Zerbitzuetako pabiloira jaitsi dira, Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN planaren baitan, udalaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko.

Lizeotik Navalaldera joan dira, eta han udal langileak zain izan dituzte, ikasleei egiten duten lanaren berri emateko.

Azken urteetan bezala, gune desberdinetatik pasa dira, hala nola: argiteria, aroztegia, lorezaintza, elektrizitatea, hilerria eta bestelako zerbitzuak. Horrela, egunerokoan hain beharrezkoak diren udal zerbitzuen lana hobeto ezagutzeko aukera izan dute.

Gainera, bisitan zehar, zerbitzuetan erabiltzen duten makineria gertutik ikusi eta probatzeko aukera ere izan dute, eta horrek esperientzia are interesgarriagoa bihurtu du.

Ikasgelatik kanpo ikasteko eta herriko zerbitzu publikoak balioan jartzeko irteera oso aberasgarria izan da.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu