Skip to main content

Sentsibilizazio saioak ATZEGIko lagunekin

Irudia
-

Atzegiko lagunek, adimen desgaitasuna duten pertsonen familia elkartea, Lizeorako bidea ederki ezagutzen dute. Sarritan etortzen dira gure ikasleen artean sentsibilizazio kanpainak egitera.

Oraingo honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin egindako saioen irudiak ikus ditzakezue. Elkartasuna eta ulermena lantzeko, adimen desgaitasuna duten pertsonen errealitatea gertutik ezagutzeko, ikasleen jarrera enpatikoa indartzeko eta balioetan hezteko esperientzia aberasgarria izan da dudarik gabe.

Beti da hezigarria horrelako saioetan parte hartzea, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Atzegiko kideei egiten duten lanagatik.

Azken albisteak

DBH3ko ikasleek, Musikariak Ikastetxean programaren baitan,
kastolako urmaelean urte osoan izaten da bizia, baina udaberriarekin batera piztu egiten da eta kolorez betetzen da ingurua.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.