Skip to main content

“Tartetxo bat gurekin” Lezoko ikastolan

Irudia
-

Bi urteko geletan egiten dugun ekimen polit bat aurkeztu nahi dizuegu: “Tartetxo bat gurekin”. Kasu honetan Lezoko ikastolan egindako saio bat duzue.

Ekimenen honen bidez, gurasoek gelan denbora bat pasatzeko aukera izaten dute, eta horrela, eguneroko dinamika zuzenean ezagutzeko aukera dute. Aldi berean, familia eta ikastolaren arteko harremana sendotzen da, konfiantzan oinarritutako loturak indartuz.

Gainera, gurasoek beraiek proposatzen dituzte ekintzak, beren seme-alabekin eta haien gelakideekin partekatzeko. Honek esperientzia aberasgarria bihurtzen du guztientzat, bai haurrentzat, bai familientzat eta baita hezitzaileentzat ere.

Ekimen honek, azken finean, komunitatea indartzen du eta ikasleen egunerokoa aberasten laguntzen du.

Azken albisteak

DBH3ko ikasleek, Musikariak Ikastetxean programaren baitan,
kastolako urmaelean urte osoan izaten da bizia, baina udaberriarekin batera piztu egiten da eta kolorez betetzen da ingurua.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.