Skip to main content

Amaiur Viana Urruzunon irabazle

Irudia
-

Oso pozik eta harro gaude gure ikasle Amaiur Viana Reyk Urruzuno literatur lehiaketan prosako saria irabazi duelako DBH3 eta DBH4 mailetakoen artean.

“GIZARTEA GURI DEIKA ARI DA” izenburua duen lanean, Palestinan gertatzen ari den genozidioa salatu du, begirada kritiko eta ausartarekin.

Sari honi esker, Amaiurrek, gainontzeko irabazleekin batera, astebeteko egonaldia egingo du idazketarekin lotutako jardueretan parte hartuz: tailerrak, euskal artistekin topaketak eta Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izango du.

Gainera, saritutako lanak Sagastiberri bilduman argitaratuko dira, EAEko Hezkuntza Sailak kaleratuko duen liburu batean.

Bestalde, laster zuen etxeetara iritsiko den Txanpa Literarioan ere irakurri ahal izango duzue Amaiurren lana.

Zorionak, Amaiur! Harro gaude zutaz 

Azken albisteak

DBH3ko ikasleek, Musikariak Ikastetxean programaren baitan,
kastolako urmaelean urte osoan izaten da bizia, baina udaberriarekin batera piztu egiten da eta kolorez betetzen da ingurua.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.