Skip to main content

Auzolana 2.0 Antxon: festa eta aldarria eskutik

Irudia
-

Antxoko Txinparta guraso taldeak Auzolana 2.0 ekimena antolatu du, eta goiz pasa ederra izan da, festa eta aldarrikapena uztartuz.

Egitarau polita antolatu dute eta giro paregabea sortu da: ikastolako sarrerako horma margotu dute 50. urteurrenari begira, oroitzapenen txokoa sortu dute, umeentzako jolasak eta ginkana egin dira, baita bigarren eskuko tonbola, janari eta edari guneak ere. Gainera, gurasoek omenaldia egin diete Antxoko ikastolako langileei.

Ospakizunaz gain, aldarrikapenerako tartea ere izan da, jolastokian aurkitzen dituzten trabak aipatuz eta eremua zaintzea guztion ardura dela azpimarratuz. Zaindu dezagun jolas eremua denon artean!

Jarraian, Unai Huiziren argazki sorta ederra duzue ikusgai, gozatu!

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.