Skip to main content

Jangela terrazan

Irudia
-

Batzuetan, eguneroko keinu txikiek bihurtzen dute egun bat berezi.

Lezoko ikastolan, lehen eta bigarren mailako ikasleak txangoetan zeuden bitartean, jangela lasaiago zegoela aprobetxatuz, jangelako langileek ideia polit bat izan dute.

Mahaiak eta tresnak kanpora atera, eta Haur Hezkuntzako ikasleek kanpoan bazkaltzeko aukera izan dute, terrazan, eta eguraldi onaz gozatzen.

Egun arrunt bat izan zitekeena, esperientzia berezi bihurtu dute, ikasleen egunerokoa aberastuz. 

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.