Skip to main content

Plazara! 50. urteurreneko jaialdi nagusia badator

Irudia
-

Iritsi da unea! Ekainaren 6an ospatuko dugu urteurreneko jaialdi nagusia, Pasai Antxon bilduko baita Lizeoko hezkuntza komunitatea.

Makina bat ekintza jarri ditu batzordeak martxan: haurrentzako ekintzak, ekitaldi nagusia, bazkaria, kantaldia, elektrotxaranga… Egitarau oparoa, aspaldi ikusi gabeko jendearekin egoteko.

Zuengandik hasi dugu jaialdiaren zabalpena, baina urrunago joan nahi dugu. Ikastolako ikasle ohiak, guraso ohiak, langile ohiak, ikastolaren bueltan laguntzen aritutakoak… guztiengana heldu nahi dugu. Horregatik, mezua eta kartela zabaltzeko eskatu nahi dizuegu.

Hala ere, datozen egunetan joango gara informazio gehiago ematen: bazkariko txartelak, urteurreneko arropa eskaera… Lizeoaren urteurreneko webgunea prestatzen ari gara horretarako.

Ospakizunaren egun handirako prest? Plazara, euskara, plazara… hasi eztarriak berotzen… 

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.