Skip to main content

EUSFERA: familien bidez euskarazko ingurua indartzen

Irudia
-

EUSFERA, gure haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Horretarako, baliabide eta tresna ezberdin eta askotarikoak eskaintzen ditu eta euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sortzea dute helburu.

Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua. Haurren inguru euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guztientzat, beraz. Izan ere, guztiek egin dezakete ekarpena.

Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua.

Maiatzaren 7tik 17ra hainbat ekimen egingo dituzte, ikusi Lezon, Antxon eta Trintxerpen atondu dituzten egitarauak. Hiru lekuotan, Lizeoko gurasoak beste eragileekin elkarlanean ari dira: Lezon, Errota Guraso taldekoak; Antxon, Txinparta Guraso taldekoak; eta Trintxerpen Euskatzaleon Sarean bildutakoak.

Informazio gehiago eta umeekin euskaraz jarduteko zenbait baliabide topatu ditzakezue eusfera.taupamugimendua.eus web atarian.

Azken albisteak

Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.
Ikasturtea amaitzear da, eta azken asteetako beroak lagunduta, ur-jolasek eta freskatzeko uneek leku berezia hartu dute gure ikastoletan.