Skip to main content

Ekainaren 6ko jaialdiko bazkari txartelak

Irudia
-

Ari gara pixkanaka, auzolanean, ekainaren 6ko ospakizuna antolatzen. Ostegun honetan (maiatzak 7) berriz bilduko gara Antxoko ikastolan, 17:30ean. Zatozte! Beste asko egunean bertan laguntzeko prest zaudetela badakigu; horregatik, boluntarioak biltzeko galdetegia osatu dugu. Aste honetan jakinaraziko dugu oinarrizko egitaraua, eta baliteke barrutiz barruti egindako ekarpenekin aberastu ahal izatea.

Honen bidez, bazkari txartelak erosteko bidea ireki dugula ere jakinarazi nahi dizuegu. Haurrek menu bakarra izango dute (12 €), eta helduek, aldiz, bi menuren artean aukeratu beharko duzue (22 €). Galdetegi honetan dituzue zehaztuta.

Galdetegi hori baliatuko dugu txartelak erosteko, honako urratsak jarraituz:

  1. Bazkariko txartel kopurua erabaki eta prezioa kalkulatu.
  2. Ordainketa egin Gaztelutxo Guraso Elkartearen kontu korrontean:
    Kutxabank ES16 2095 5003 14 1061799465
    Kontzeptua: PLAZARA BAZKARIA + telefono zenbakia
    (Adib.: PLAZARA BAZKARIA 666 333 999)
  3. Ondoren, ordainagiria hemendik entregatu (menu kopuruak adierazita).

Familia planean ala lagunartean etorriko zareten galdetzen dizuegu; beraz, joan erabakitzen! Txartelak erosteko zailtasunak izanez gero, idazkaritzara deitzeko aukera izango da. Txartelen banaketa, berriz, egunean bertan egingo dugu.

Auzolanerako prest? 

Urteurreneko antolaketa batzordea

Azken albisteak

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.
Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Urdaibai inguruan, Lurraskan, ibili ziren.
Eguerditako ekintzen barruan, Lizeoko bertso eskola indartsu dabil, eta ikasleek bertsolaritzan murgiltzeko aukera paregabea dute.