Skip to main content

Rap-a eta hip hop-a gertutik

Irudia
Odei barroso

DBH3ko ikasleek, Musikariak Ikastetxean programaren baitan, Odei Barroso rapero urruñarra gonbidatu dute aurten ikastolara.

Saioan zehar, raparen eta hip hoparen inguruko hainbat azalpen eta gogoeta partekatu ditu ikasleekin: sormen prozesua, errimak sortzeko moduak, kantuen mezuak eta musikak adierazteko duen indarra landu dituzte elkarrekin.

Gainera, amaieran, ikasleek barrak sortzeko aukera izan dute, Odei Barrosoren laguntzarekin eta elkarlanean arituz. Sormena, hitzak eta erritmoa uztartu dituzte giro paregabean.

Musika, hitza eta sormena lehen lerroan!

Azken albisteak

Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.
Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.
Irailaren 17an, Antxoko ikastolan parte-hartze saio berri bat egin genuen jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzeko eta diseinatzeko.