Skip to main content

Udaberria iritsi da gure urmaelera

Irudia
Urmaela

kastolako urmaelean urte osoan izaten da bizia, baina udaberriarekin batera piztu egiten da eta kolorez betetzen da ingurua.

Oraingoan, gure urmaelean agertu den burruntzi eder bat behatzeko aukera izan dugu: Anax imperator espeziekoa. Naturak egunero eskaintzen dizkigun altxor txikietako bat da.

Urmaela biologia praktikara eramateko txoko paregabea da gure ikasleentzat: ikasi, behatu eta naturaz bertatik bertara gozatzeko aukera ematen du. Bertan, animalia eta izaki bizidun ugari aurki daitezke: igelak, tximeletak, intsektuak eta beste hainbat espezie.

Gainera, Eskoletako Urmaelen Sarea sareko kide gara, eta proiektu interesgarri honi buruz gehiago jakin nahi baduzue, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Urmaela Eskolan atarietan kuxkuxean aritzera gonbidatzen zaituztegu.

Azken albisteak

Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.
Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.
Irailaren 17an, Antxoko ikastolan parte-hartze saio berri bat egin genuen jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzeko eta diseinatzeko.