Skip to main content

Bisita berezia Antxoko urtebeteko gelan

Irudia
-

“Tartetxo bat gurekin” egitasmoaren baitan, bisita oso berezia jaso dute Antxoko urtebeteko gelako txikiek.

Gelako amatxo bat gerturatu eta tarte goxo bat partekatu du haurrekin: ipuinak kontatu ditu eta elkarrekin abesten aritu dira. Baina, batez ere, elkarrekin une lasai eta goxoak bizi izan dituzte. 😊

Horrelako momentuek argi erakusten dute familien parte-hartzea zein garrantzitsua den ikastolako egunerokoan.

Mila esker bisitan etortzeagatik eta bizipen hau gurekin partekatzeagatik.

Azken albisteak

Elkarbizitza, abenturak eta esperientzia berriak partekatzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek.
Lizeoan euskararen egoera soziolinguologikoa aztertzen ari gara, ezagutza eta erabileraren arteko harremana hobeto ulertzeko.
Urko Etxebeste eta Kontxita Beitia euskararen alde egindako ibilbideagatik omendu dituzte.