Skip to main content

Energia berriztagarrien aldeko pauso berria Lezoko ikastolan

Irudia
-

Lezoko ikastolako teilatuan kokatutako instalazio fotovoltaikoa martxan da dagoeneko, eta energia sortzen hasi da.

Instalazioa KUNKANA Lezoko Energia Komunitatearen lehen proiektua da, eta harro gaude gu ere komunitate horretako bazkide izateaz. Horri esker, gure teilatutik sortutako energiaren zati bat autokontsumorako erabiliko dugu, jasangarritasunaren aldeko urrats berria emanez.

Gainera, hau dugu ikastolak martxan jarri duen bigarren instalazio fotovoltaikoa, izan ere, 2021ean eraikin nagusian plaka fotovoltaikoak jarri genituen Goiener energia kooperatibarekin elkarlanean.

Lezoko instalazioaren zenbait datu:

  • 310 m²-ko azalera erabili dira
  • 84 panel fotovoltaiko instalatu dira
  • 50,85 kWp-ko potentzia du instalazioak
  • Urtero 54 MWh energia garbi sortzeko gaitasuna izango du

Sortutako energia, gainera, modu partekatuan banatuko da, KUNKANAko bazkideen artean.

Horrelako proiektuek erakusten dute komunitatetik eta elkarlanetik ere posible dela etorkizun jasangarriago baterantz urratsak ematea. 

 

 

Azken albisteak

DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.
“Tartetxo bat gurekin” egitasmoaren baitan, bisita oso berezia jaso dute Antxoko urtebeteko gelako txikiek.
Pasaiako Itsas Festibalak herria itsas giroz bete du, eta gure ikasleek ere bertatik bertara bizitzeko aukera izan dute.