Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? đź‘€
Pasaiako eta Lezoko udalak, Euskal Herriko Ahotsak proiektuko kideekin elkarlanean, dokumental bat prestatzen ari dira gure herrietako lehen ikastolen sorrera eta ibilbidea jasotzeko.
Dokumentalak 60ko hamarkadatik aurrera sortutako ikastola txikien historia eta gerora guztiak elkartuta Pasaia-Lezo Lizeoa nola osatu zen kontatuko du.
Hasierako urte haietan, frankismo betean, hainbat ikastola modu klandestinoan sortu eta antolatu ziren, euskararen eta herri hezkuntzaren aldeko komunitate oso baten konpromisoari esker.
Orain, memoria hori irudiz osatzeko laguntza eskatu dute.
đź“· 1960 eta 1979 arteko argazkien bila dabiltza, bereziki honako ikastola hauetakoak:
▪️ Antxoko ikastola (1960-1976)
▪️ Donibaneko ikastola (1965-1976)
▪️ San Pedroko ikastola (1966-1976)
▪️ Trintxerpeko ikastola (1967-1976)
▪️ Pasaia-Lezo Lizeoko lehen urteak (1976-1979)
Argazkiren bat baduzue, maiatzaren 20tik 27ra udal liburutegietara eramateko aukera izango duzue. Bertan eskaneatu eta momentuan bertan bueltan jasoko dituzue.
Denon artean eraikitako historia da hau. Mila esker memoria partekatzen laguntzeagatik.