DBH4ko ikasleek KORRIKAren baitan saritutako antzerki emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute Juanba Berasategi aretoan.
BOKALEk, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, antolatutako saioan, gure ikasleez gain, Karmengo Amako, Txirrita AEK euskaltegiko eta Pasaiako Udal Euskaltegiko ikasleak ere izan ziren. Guztiek batera ikusi zuten KAKA antzezlana.
Lan hau azkeneko KORRIKAren baitan AEK-k antolatutako Kultur Sorkuntza Bekaren irabazlea izan zen, eta horregatik bihurtu da Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusietako bat. Azken hilabeteotan herriz herri ibili dira emanaldia eskaintzen, eta oraindik ere biran jarraitzen dute.
Ikasleek antzerkiaz gozatzeko ez ezik, euskal kultur sorkuntzara gerturatzeko aukera ere izan zuten, eta esperientzia oso aberasgarria izan zen.