Skip to main content

Pasaiako Itsas Festibalaz gozatzen San Pedron eta Donibanen

Irudia
-

Pasaiako Itsas Festibalak herria itsas giroz bete du, eta gure ikasleek ere bertatik bertara bizitzeko aukera izan dute.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak San Pedrora gerturatu dira. Portuan sortu den giro berezian murgilduta, itsasoarekin eta itsas kulturarekin lotutako ekintzez gozatu dute. Gainera, han izan dituzte zain aspaldiko lagunak ere: Mari Motots eta Porrotx, eta horrek egunari ukitu berezia eman dio.

Donibaneko ikastolako txikiak ere 3 eta 6 urte bitarteko haurrak, portura gerturatu eta itsasontzi ikusgarriak gertutik ikusteko aukera izan dute.

Jakin-minez, ilusioz eta begirada zabalarekin, guztiak murgildu dira Pasaiako itsas festibalak eskaintzen duen giro berezian.

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.