Irudia
Esperimentazioa, jolasa eta zentzumenak lantzea ezinbestekoak dira haurren lehenengo urteetan. Horren adibide Lezoko ikastolako urtebeteko gelan egin duten “txokoterapia” saioa.
Oraingoan, txokolatea izan da protagonista. Txikiek mahaietan eta eskuetan txokolatea ukitu, zabaldu, dastatu eta harekin libreki esperimentatzeko aukera izan dute, giro lasaian eta goxoan.
Horrelako jardueren bidez, haurrek zentzumenak garatzen dituzte, testurak eta zaporeak lantzen dituzte eta, aldi berean, esploratzeko eta gozatzeko espazio segurua aurkitzen dute.
Eta, irribarreak argazkietako ikusita … argi dago primeran pasa dutela.