Skip to main content

“Perutxo kanpora, soldaduak zulora!”

Irudia
-

Goiz nahasia eta zirraragarria bizi izan dute gaur Lezoko ikastolako ikasleek.

Zabarre pirataren eskifaia eta Maria Labaien sagardogilea ikastolan izan dira, txokolatezko txanponak, irribarreak eta festa giroa banatzen 

Baina lasaitasunak gutxi iraun du…
Izan ere, Perutxo, Napoleonen soldaduen burua, ikastolara iritsi da Maria Labaien atxilotzeko asmoz.

Hor hasi da benetako abentura! 

Zabarrek eta gainontzeko piratek aurre egin diete Frantziako soldaduei, eta gure ikasleek ere berehala aukeratu dute zein aldetan egon nahi zuten. Oihu bakarra entzun da bazter guztietan: “Perutxo kanpora, soldaduak zulora!”

Elkartasuna, ausardia eta parte-hartzea izan dira goizeko protagonistak, eta, azkenean, piratek garaipena lortu dute.

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.