Skip to main content

Batxilergoko ikasleen soziolinguistika lanak BERRIA Ikasgelan ikusgai

Irudia
-

Batxilergoko 1. mailako ikasleek II. Soziolinguistika Jardunaldian aurkeztutako hainbat lan hautatu eta BERRIA Ikasgela web atarian argitaratu dituzte.

Argitalpen honen bidez, ikasleen ikerketa lanek ikusgarritasuna lortu dute hezkuntza eta dibulgazio esparruan, euskararen erabileraren azterketa ardatz hartuta.

Ikerketek gure inguruko hainbat eremutan euskararen erabilera aztertu dute, besteak beste:

  • Pasai Donibaneko gaztelekuko euskararen erabilera generoaren ikuspegitik
  • Haurren euskararen erabilera Antxoko jolastokietan
  • Euskararen erabilera Sanpedrotarra futbol taldearen harmailetan

Lan hauek Lizeoak antolatutako II. Soziolinguistika Jardunaldian aurkeztu ziren. Jardunaldi horretan, ikasleek euskararen erabileraren neurketak eta eskuhartzeak egin zituzten hainbat espazio eta egoeratan, eta ondoren emaitzak ikuspegi zientifiko batetik aztertu eta partekatu zituzten.

Harro gaude gure ikasleen lanaz, eta bereziki pozgarria da egindako ikerketa lanek euskarazko hezkuntza baliabideen artean tokia aurkitu izana.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu