Skip to main content

DBH3ko ikasleek birziklapen tailerra eskaini diete LH5eko ikasleei

Irudia
-

DBH3ko Biologia eta Geologiako ikasleak Itsas Hondakinen Erronkan parte hartzen ari dira ebaluazio honetan, Mater-ekin elkarlanean. Egitasmoaren helburua da ikasleen artean itsas ingurumenaren zaintzaren inguruko kontzientzia sustatzea eta hondakinek itsasoetan duten eraginaz hausnartzea.

Proiektuaren baitan, ikasle talde batek LH5eko ikasleentzat birziklapen tailer bat antolatu zuen. Jarduera honen bidez, gaztetxoei berrerabilpenaren eta birziklapenaren garrantzia erakutsi zieten, material arrunt bati bigarren bizitza emateko aukera eskainiz.

Tailerrean, tetrabrikekin karterak sortu zituzten, sormena eta jasangarritasuna uztartuz. 

Esperientzia aberasgarria izan zen parte-hartzaile guztientzat, ingurumenarekiko kontzientzia lantzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera eskaini baitzuen.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu