Skip to main content

Eraikin nagusiko ikasleek beren talentua erakutsi dute eskolaz kanpoko jardueren emanaldian

Irudia
-

Ikasturte amaiera gerturatzen ari den honetan, Donibaneko egoitza nagusiko LH3tik LH6ra bitarteko ikasleek eguerditako eskolaz kanpoko jardueretan egindako lana aurkeztu dute ikaskideen aurrean.

Emanaldian zehar, ikasleek ikasturte osoan landutako hainbat diziplina erakutsi dituzte, besteak beste, trikitixa, panderoa, tronpeta, bertsolaritza eta dantza modernoa. Jarduera bakoitzean ikasitakoa partekatzeko aukera izan diute, eta aldi berean, eszenatokian aritzeko esperientzia aberasgarria izan dute.

Musika, sormena eta adierazpena izan dira saioaren ardatz eta ikusleek txaloz eta arretaz jarraitu dituzte ikaskideen emanaldiak.

Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei, eta eskerrik asko jarduera hauek aurrera eramaten dituzten irakasle eta hezitzaileei.