Skip to main content

Graffiti tailerra Eskubidean egitasmoaren baitan

Irudia
-

Pasa den larunbatean, 10 eta 17 urte bitarteko gazteek graffitiaren munduan murgiltzeko aukera izan zuten Donibanen, Eskubidean egitasmoaren baitan antolatutako tailerrari esker.

Saioa NEXGRAFF-eko Aitor eta Nextor Otaño aita-semeek gidatu zuten, eta bertan parte hartu zuten gazteek graffitiaren oinarrizko teknikak ezagutu ez ezik, beren sormena garatzeko eta arte urbanoaren adierazpideak esperimentatzeko aukera ere izan zuten.

Jarduera San Rokeko hormaren inguruan egin zuten, koloreak, ideiak eta sormen proposamenak izan ziren protagonista. Parte-hartzaileek giro atseginean lan egin zuten, elkarrekin ikasiz eta sortuz.

Mila esker tailerrean parte hartu zenuten gazte guztiei, baita Aitor eta Nextor Otañori ere, saioa gidatu eta beren ezagutza partekatzeagatik.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu