Skip to main content

Gure bi ikaslek sortu dute ikasturte honetako BERTSOMETAko azala

Irudia
-

BERTSOMETA 2026 argitalpena kaleratu da, eta aurtengo zenbakiak albiste polita ekarri du Lizeoko komunitatearentzat. Izan ere, argitalpenaren azaleko diseinua Lizeoko bi ikaslek sortu dute: Alaiñe Zigandak eta Elena Pascualek, LH5eko ikasleak biak, elkarlanean egindako lanarekin.

Ikasturte honetan ere, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertsolaritza landu dute Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, ahozkotasuna, sormena eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.

Egitasmo horren emaitzetako bat da BERTSOMETA argitalpena. Bertan, Gipuzkoako hainbat ikastetxetako ikasleen lanak biltzen dira, eta parte hartu duen gela bakoitzak bertso bana sortu du, ikasturtean zehar egindako lanketaren erakusgarri.

LH5eko eta LH6ko ikasleen familiek etxean jasoko dute BERTSOMETA. Aukera bikaina izango da ikasleen sormenaz, bertsolaritzaz eta euskaraz gozatzeko.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu