Skip to main content

Iker Vidal Euskadi Irratian, Lizeoaren 50. urteurrenaren inguruan

Irudia
-

 

 

Lizeoko zuzendari Iker Vidal Baipasa saioko gonbidatua izan da, Lizeoaren 50. urteurrenaren harira martxan dauden hainbat egitasmo eta ekimen berezi aurkezteko.

Elkarrizketan zehar, Pasaiako eta Lezoko lehen ikastola klandestinoen sorrera eta bilakaera izan zituzten hizpide, baita urteurrenaren testuinguruan garatzen ari diren proiektu esanguratsuak ere. Horien artean daude Ahotsak.eus ekoizten ari den dokumentala eta LH6ko ikasleak Jurgi Ekiza musikariarekin elkarlanean sortzen eta grabatzen ari diren abestia.

Halaber, ikastolaren lehen urteetako andereñoei aitortza eta esker ona adierazteko tartea ere hartu du, haien konpromisoa eta lana ezinbestekoak izan baitziren gaur egungo Lizeoa eraikitzeko bidean.

50. urteurrena aukera paregabea izaten ari da gure historiari begiratzeko, egindako bidea aitortzeko eta etorkizunera ilusioz begiratzeko.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu