Albiste bikaina jaso dugu ikasturtea amaitzear den honetan: ohiko deialdira aurkeztutako gure BATX2ko ikasle guztiek gainditu dute Unibertsitatean Sartzeko Proba (USaP).
Emaitza honek ikasleek urte hauetan erakutsitako ahalegina eta konpromisoa islatzen ditu. Pozik eta harro gaude lortutako emaitzekin, baina are gehiago bidean zehar erakutsi duten jarrerarekin eta heldutasunarekin.
Orain, merezitako atsedenaz gozatzeko garaia da. Aurretik etapa berri bat izango dute askok, erronka eta aukera berriz betea. Ziur gaude orain arte bezala ilusioz, ausardiaz eta gogoz egingo dietela aurre etorkizuneko proiektuei.
Zorionak guztiei lortutako emaitzengatik! Eta eskerrik asko bidean lagun izan diren familiei ere.
Uda ona pasa dezazuela, eta zorterik onena zuen etorkizuneko ibilbide akademiko eta pertsonaletan.