Skip to main content

KULKI egitasmoarekin, herri kirolak eta jolasak euskaraz

Irudia
-

 

 

KULKI egitasmoko lagunak gurekin izan dira beheko pistan, eta LH1etik LH5era bitarteko ikasleek herri kirol eta herri jolasetan oinarritutako jarduerez gozatzeko aukera izan dute.

Egitasmoaren ardatza euskal kulturarekin lotutako jolas eta erronkak dira. Horien bidez, ikasleek mugimendua, lankidetza eta dibertsioa uztartu dituzte, gure kulturaren parte diren hainbat jarduera bertatik bertara ezagutuz eta praktikatuz.

Jarduera hau euskaraz aritzeagatik jasotako sariaren barruan antolatu da. Horrela, ikasleek euskaraz gozatzeko, elkarrekin aritzeko eta euskararen erabilera egoera ludiko eta atseginetan indartzeko aukera izan dute.

KULKI Pasaiako Bokale Euskararen Aholku Batzordeak babestutako egitasmoa da, eta bere helburua haur eta gazteei euskaraz bizitzeko, jolasteko eta harremanak euskaraz eraikitzeko espazio erakargarriak eskaintzea da.

Eskerrik asko KULKIko lagunei bisitagatik!

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.