Skip to main content

Tartetxo bat gurekin: familien parte-hartzea ikasgeletan

Irudia
-

Ikasturtean zehar garatzen dugun Tartetxo bat gurekin ekimenak aurrera jarraitzen du, eta azken asteotan ere hainbat familia ikasgeletara gerturatu dira haurrekin momentu bereziak partekatzera.

Lezoko ikastolan, baratza komunitariora gerturatu dira, tomateak eta letxugak landatzera. Esperientzia horren bidez, naturarekiko lotura, auzolana eta elkarrekin ikasteko gogoa sustatu dituzte.

Trintxerpeko ikastolan, berriz, marrazkiak, musika, ipuinak eta bestelako jarduerak partekatu dituzte familiek ikasleekin. Familiek beren ezagutzak, zaletasunak eta esperientziak partekatu dituzte, ikasleei bizipen aberasgarriak eskainiz.

Antxoko ikastolan, azkenik, familia baten bisita berezia jaso dute. Amatxo, aitatxo eta amona pianoa eta guzti gerturatu dira ikasgelara, eta musikaz, kantuz eta mozorroz betetako saioa eskaini dute. Elkarrekin abestu, jolastu eta une ederrez gozatzeko aukera izan dute, giro alaia eta parte-hartzailea sortuz.

Lizeoan uste dugu familien parte-hartzea hezkuntza proiektuaren funtsezko zutabea dela. Horrelako ekimenen bidez, ikastolaren eta familien arteko loturak indartzen ditugu, eta komunitatea elkarrekin eraikitzen jarraitzen dugu.

Eskerrik asko parte hartu duzuen familia guztiei zuen denbora, konpromisoa eta gertutasuna partekatzeagatik. Zuen ekarpena altxor handia da!

Azken albisteak