Skip to main content

Ura, algarak eta opor usaina

Irudia
-

Ikasturtea amaitzear da, eta azken asteetako beroak lagunduta, ur-jolasek eta freskatzeko uneek leku berezia hartu dute gure ikastoletan.

Irudi hauetan, Lezoko ikastolako LH1eko eta LH2ko ikasleek eta Trintxerpeko ikastolako txikienek urarekin jolasean, freskatzen eta elkarrekin primeran nola pasa duten argazkien bidez bizitzeko aukera duzue.

Beroari aurre egiteko modu bikaina izateaz gain, jarduera hauek ikasturte amaierako giro berezi hori ekarri dute: algarak, lagunartea eta gero eta gertuago sumatzen diren oporren usaina.

Irribarreak, ura eta dibertsioa ez dira falta izan! 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu