Skip to main content

Amaiur Vianak Urruzuno Literatur Saria jaso du

Irudia
-

Amaiur Viana DBH4ko ikasleak Urruzuno Literatur Saria jaso du Gizartea guri deika ari da lanagatik.

Sari banaketa ekitaldia pasa den ostiralean egin zen, Donostiako Miramar Jauregian, eta bertan bildu ziren aurtengo saridunak, haien familiak eta hezkuntza komunitateko ordezkariak.

Urruzuno Literatura Lehiaketa euskarazko sormen literarioa sustatzeko erreferentziazko ekimena da, eta Amaiurren lana sarituen artean aukeratua izatea lorpen handia da, bai berarentzat, bai Lizeoko komunitate osoarentzat.

Zorionak, Amaiur! Harro gaude zure sormenagatik, egindako lanagatik eta lortutako aitortzagatik. 

Argazkian, aurtengo saridun guztiak ikus daitezke. Amaiur beheko lerroan dago, eskuinetik laugarrena.

 

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.