Skip to main content

ARITUZ berritua, euskaraz gozatzeko eta aritzeko

Irudia
-

Oporrak ate joka ditugun honetan, Ikastolen Elkarteak ARITUZ bertsio berritua aurkeztu du, familiei eta lagunarteei euskaraz aritzeko baliabide erabilgarriak eskaintzeko.

Kantuak, jolasak, asmakizunak eta bestelako proposamenak aurki daitezke, egunerokoan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Eduki guztiak adinaren eta etaparen arabera antolatuta daude, eta modu errazean erabil daitezke sakeleko telefonoetan zein bestelako gailuetan.

ARITUZek aukera paregabea eskaintzen du udako oporretan ere euskaraz bizitzen, jolasten eta partekatzen jarraitzeko. Familian, lagunartean edo aisialdiko uneetan erabiltzeko tresna praktikoa da, euskarazko harremanak eta ohiturak indartzen laguntzen duena.

Animatu eta probatu ARITUZ! Oporretan ere euskarak bere lekua izan dezan, baliabide ugari aurkituko dituzue bertan. 

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.