Skip to main content

Eskerrik asko, Karmele!

Irudia
-

 

 

Egun berezia izan da Lizeoan. Ikasturteari amaiera ematearekin batera, Karmele Legorburuk ere bere azken lan-eguna egin du ikastolan, erretiroari hasiera emanez.

Urte luzez gure hezkuntza komunitatearen parte izan ondoren, agur hunkigarria eskaini diogu, urte hauetan guztietan jasotako gertutasunaren, maitasunaren eta esker onaren adierazgarri.

Karmelek arrasto sakona utzi du Lizeoan. Euskararen aldeko militante sutsua izan da, eta belaunaldi askori transmititu dizkie hizkuntzarekiko atxikimendua, konpromisoa eta maitasuna. Bere jardunak eta balioek gure komunitatea aberastu dute urte luzez.

Horregatik, gaurkoa ez da agur hutsa izan; eskerrak emateko unea ere izan da. Eskerrik asko urte hauetan guztietan egindako lanagatik, eskainitako denboragatik eta euskararen alde erakutsitako konpromisoagatik.

Zorterik onena etapa berri honetan, Karmele. Merezitako erretiroaz gozatu dezazula! 💚

🎥 Hemen ikus ditzakezue agurreko une batzuk.

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.