Skip to main content

Parketarrak, euskaraz jolasteko guneak Pasaian

Irudia
-

Parketarrak egitasmoa martxan da berri ere Pasaian. Ekimen honen bidez, kaleak eta parkeak euskaraz jolasteko, hitz egiteko eta elkarrekin bizitzeko gune bihurtu nahi dira.

BOKALEk, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, bultzatuta jarri da martxan ekimena, Pasaiako Udalaren eta Hezten-en elkarlanarekin. Lizeoa BOKALEko kide ere bada, eta, horrenbestez, euskararen erabilera sustatzeko eta herrian euskaraz bizitzeko guneak indartzeko konpromisoarekin bat egiten dugu.

Parketarrak 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Hezten-eko jolas-dinamizatzaileen laguntzaz, haurrek eta helduek elkarrekin euskaraz jolasteko, hitz egiteko eta gozatzeko aukera izango dute. Horretarako, ezinbestekoa da haurrak guraso edo helduren batekin joatea eta saioetan elkarrekin parte hartzea.

Barruti bakoitzak bere jolas-gunea

Donibane
Astelehenetan, 17:00etan
JJ Otaegi plaza

Antxo
Astearteetan, 17:30ean
Gure Zumardia

San Pedro
Asteazkenetan, 17:30ean
Frontoia

Trintxerpe
Ostegunetan, 17:15ean
Gudari plaza edo Andonaegiko pistak

Parketarrak irailaren 21etik urriaren 15era egingo da, barrutiz barruti. Eguraldi txarra eginez gero, saioak ez dira bertan behera geratuko, ordezko gune estaliak prestatuta daude.

Azken batean, Parketarrak familiekin batera euskaraz jolasteko eta harremanak euskaraz egiteko espazioak sortzea du helburu. Horregatik, gurasoen eta helduen parte-hartzea ere ezinbestekoa da.

Animatu eta zatozte jolastera, hitz egitera eta elkarrekin euskaraz gozatzera! 

Azken albisteak

Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.
Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.
Irailaren 17an, Antxoko ikastolan parte-hartze saio berri bat egin genuen jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzeko eta diseinatzeko.