Skip to main content

Kilometroak 2026: ERRONKA Lazkaon

Irudia
-

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte hartu dute ikastolen jaiaren barruan antolatutako ekimen honetan, eta goiz osoan zehar jarrera bikaina eta parte hartzeko gogoa erakutsi dute.

ERRONKAn, ikasleek gune batetik bestera ibili behar izan dute, proba eta erronka desberdinak gaindituz. Ikastola bakoitzak bere aurkezpena egin du dantza baten bidez, aurtengo Kilometroak abestiaren doinuarekin, eta, ondoren, hainbat arlotako ezagutzak neurtzeko galdera-joko batean ere parte hartu dute.

Sukaldaritzak eta bertsolaritzak ere izan dute beren tartea. Ikasleek prestatutako pintxoak aurkeztu, eta bertsoak kantatzeko aukera ere izan dute. Horrez gain, ginkanaren barruan hainbat motatako probak egin dituzte, eta goiza amaitzeko, ikastola guztietako lagunak elkartu dira pentatloian parte hartzeko.

Egunari amaiera emateko, paella batekin indarrak berreskuratu eta arratsaldeko kontzertuez gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek.

Beste behin ere, Kilometroak elkarlanerako, euskaraz aritzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko topagunea izan da guretzat.

Mila esker, Lazkao!

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.