Irudia
Uretan ikasi, konfiantza hartu eta gozatzeko aukera izan dute LH2ko ikasleek.
Bi astez, Lezoko Altzate igerilekuan goiz pasa ederrez gozatzen ari dira LH2ko ikasleak, igeriketa ikastaro trinkoaren barruan.
Ikasleak norberaren mailaren arabera taldeka banatuta aritu dira, uretan gero eta trebeago moldatzeko helburuarekin. Igeriketan lehen urratsak ematen, beldurrak gainditzen, konfiantza hartzen eta uretan segurtasunez aritzen ikasten ari dira.
Uretan gora eta behera, ikasten eta primeran pasatzen!