BATERA, BAGARA, BAT GARA – ARROPA SALMENTA KANPAINA BUKATU DA.

2021/05/06

Kilometroak 2021 Goierrin antolatuko da Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolen eskutik. Urte berezi honetan ekimena bera ez da ohikoa izango, baina ilusioz eta arduraz erantzungo zaio Gipuzkoatik aurtengo erronkari. BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean egingo dugu aurtengo ekitaldia.

BATXekoei AGURRA [BIDEOA].

2021/05/06

Batxillergoko bigarren mailako ikasleei agurra egin diegu LIzeo Asteko azken egunean. Tutoreek diploma, ikaskide guztien argazkia eta opari bana banatu zizkieten, ondoren, Edurne Urkiola Lizeoko zuzendariak, hitz batzuk zuzendu zizkien ikasleei, eta bukatzeko, irakasleek bertso bat kantatu eta agurra dantzatu zioten aurten ikastola utziko duen ikasle taldeari. Zorte on zuen bizitza berrian, ikastolako ateak beti izango dituzue zabalik.

 

DANTZARAKO PREST [BIDEOA]

2021/05/04

 

Lizeo Astean zehar bideoklip bat grabatzen ari garela eta goiko eraikinean ere jo eta su aritu dira ikasleak jantziak apaintzen eta Gotzon Pozak sortutako koreografia ensaiatzen. Hemen dituzue irudi batzuk. 

 

1985ekoak gogoan

2021/05/03

Aurten, Lizeoa Astean 1985ekoak omendu ditugu, baina ez nahi genuen moduan. Balio dezala argazki sorta honek haiengandik gertu gaudela nolabait adierazteko.

 

1984koak gogoan

2021/05/03

Iaz ezin izan genien merez duten omenaldirik egin. Aurtengo Lizeo Astean 1984koak gogoan ditugu. Bideo honetan haien zenbait argazki bildu ditugu.

 

"HAURRAK ETA PANDEMIA" HITZALDIA ALVARO BEÑARAN ARANZABALEN ESKUTIK, ASTEARTEAN

2021/04/30

Bizi dugun pandemia egoera honek haurrengan duen eragina aztertu eta familientzako baliagarriak izan daitezkeen tresnak eskainiko dizkigu Alvaro Beñaran Aranzabal pedagogo eta psikomotrizistak "Haurrak eta pandemia" hitzaldian.

LEZOARRAK IKUSKIZUNA AURRETIK [BIDEOA]

2021/04/29

Ikusi Lezoko Ikastolako lau eta bost urtekoak Lizeo Asteko dantza egin aurretik prestaketa lanetan.

 

ANTXOTAR TXIKIAK LIZEO ASTEKO ENTSEGUAN [BIDEOA]

2021/04/29

Antxoko Ikastolako lau eta bost urteko umeak Lizeo Asteko dantza ikasten aritu dira ikastola atarian. Ikusi bideo honetan.

 

ZER DA ZURETZAKO LIZEOA?

2021/04/28

Erantzun galdera horri, bidali zure erantzuna lizeoastea@lizeoa.eus helbidera. Marrazki bat, argazki bat, esaldi bat, poesia bat... nahi duzuna.
Lizeo Astea bukatzean sariak banatuko ditugu!

1984ko eta 1985eko IKASLEAK GOGOAN

2021/04/28

Lizeo Eguneko parte garrantzitsua bat izan ohi da ikasle ohiei egiten diegun harrera. Aurtengo Lizeo Astean 1985ekoak omenduko ditugu, hala ere, gure gogoaren kontra, ezingo dugu nahiko genukeen moduan egin. Horri gehitu behar zaio iaz ospatu ezin izan genuen Lizeo Egunean 1984koak ere festa handirik gabe geratu zirela. Bi kinta horietako ikasle ohiei ezingo diegu besakadarik eman, baina, etxera oparia bat iristeko lanetan gabiltza. Irudian ikusten den moduan hasi gara ikasle ohi bakoitzaren etxera iritsiko den oroigarria prestatzen.

Orriak

-era harpidetu