Ikasleak ari dira ohitura zaharrak berreskuratzeko lanetan. Bideo honetan entsegu bateko irudiak jaso ditugu.
Duela urtebete, Gau Beltzarekin bat, argitaratu zuen Edune Mitxeo irundar-lezoarrak “Gau beltza” bere lehen ipuina.
DBH 2koak Emaús fundazioaren egoitzan izan dira ScapeKlima jokoan parte hartzen. Aldaketa klimatikoa da ihesbide-joko honen gaia, CO2 gas emisioen dezelerazioan eragitea da jolasaren helburua, hain zuzen ere.
Aurten ere Errigorako saskiak nahi izanez gero azaroaren 8a arte izango dugu zabalik eskaera egiteko aukera Lizeoaren bitartez.
Lehen Hezkuntzako ikasleek aurten bai, aurten badute eguerditako ekintzetan parte hartzeko aukera.
Pasaiako euskalgintzako eragileok (tartean Lizeoak) Pasaiako euskararen plan estrategikoa osatzeko prozesua abiatu dugu, gure herrian datozen 10 urteetan euskara indartzeko helburuarekin.
Bageneramatzan bi urte KULKIren bisitarik jaso gabe Lizeoan COVID-a dela eta, baina ikasturte honetan, pasa den irailaren 24an, ARGITXOren oparia jaso genuen euskaraz aritu ginelako.
LH2ko ikasleak Arritxuloko aterpetxera bidean harrapatu ditugu. Ikasturte berriarekin normaltasuna berreskuratzen hasi gara eta txangoak eta egonaldiak egingo ditugu.
Lezoko Ikastola aurreko eremu bat berreskuratu dugu 0 eta 2 urte arteko gure txikienentzako. Kalera ateratzeko leku seguru bat izango dute hemendik aurrera.